Kudeatzaile berria Baztandarra Kooperatiban

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 1a

Azpilkuetako Agur­tzane Mariezkurrena da Kooperatibako kudeatzaile berria. Abuztuaren 12an ekin zion bere ibilbide berriari 25 urte inguru dituen gazteak. Orain arte Xabier Ripak izan duen kargurako bertze bi hautagai ere baziren, baina azkenean, Mariezkurrenak hartu du ardura.

Ibilbide luzea duen kooperatiba
1977an sortu zen Kooperatiba. Erratzun hasi arren, 1982az geroztik, Arizkunen du egoitza, Ordoki industrialdean.
300 bat bazkide ditu eta hainbat zerbitzu eskaintzen ditu: pen­tsua, ongarriak, gasolioa, gasnategia… Azken hau, hain zuzen, joan den urtean sortu zuten eta horrekin batera Baztangoa izeneko gazta ere merkatura­tzeari ekin zioten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun