Txalapartarien besta eginen da igande honetan Izpegiko lepoan

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 5a

Baztan eta Baigorriko txalapartariek antolatutako ekimena da

Baztango eta Baigo­rri aldeko txalapartariek antolatuta, txalapartarien besta eginen da, aurten hirugarren aldiz, igande honetan, irailak 6. Baztan eta Baigorri ingu­ruko txalapartariak elkar­tzeko helburuarekin, lagunartean sortu zen ideia izan zen, eta duela hiru urte, erdi bidean egin zuten hitzordua: Izpegiko lepoan. Geroztik ez du hutsik egin ospakizunak.
Paxkal Indo antolatzaileak ttipi-ttapari adierazi dionez, ez dute egitarau finkorik zehaztu, eta txalaparta horrela ulertzen dutelako librean utzi nahi izan dute eguna: «guk eguna eta tokia emanen dizkiogu jendeari». Dena den, Izpegin, 9:00­etan egin dute hitzor­dua. Goizean mendian ibiliko dira eta mendi tontor batean txalaparta bat ere kokatuko dute. Eguerdian, 14:00etan Izpegira buel­tatuko dira eta Baigorriko Ikastolaren alde «sos batzuk biltzeko», taloak jateko aukera izanen da. Arra­tsaldean txalaparta doinuak nagusituko dira.
Aurtengo berrikun­tza Parisko talde baten bisita izanen da. Txalapartarien lekukotzak har­tzeko asmo omen dute eta baliteke Izpegin grabaketak egitea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun