Osasun Zerbitzuetan ari diren langileek euskaraz jakitea eta egitea aisa hobe da. Hemen inguruko jende gehiena euskalduna da eta, adibidez, adineko jendeak batez ere zailtasunak ditu erdaraz solasteko. Beraien tartean euskaraz egiten dute beti, hortara ohituak daude eta, normala denez, ez dira ongi moldatzen erdaraz. Gero, haurrekin ere berdintsu pasatuko dela iruditzen zait. Niri oraindik ez zait tokatu, baina pentsatzen dut ikastetxean beti euskaraz aritzen badira eta bere lagunekin euskaraz egiten badute, medikuekin ere euskaraz aritzea aisa hobe izanen zela. Bertzenaz, gurasoek egin beharko dugu itzultzaile lana. Batzuk erraten dute hobea dela profesional ona izatea euskaraz jakitea baino. Nire irudiz biak konpatibleak dira: lehenbiziko gauza profesional ona izatea da, baina arlo guzietan. Eta arlo horietako bat euskaraz jakitea da.
Egia erran ez nuen orai egin den «Osasuna euskaraz baleki» kanpainaren berri, baina ongi iruditzen zait. Jendeak parte hartzen badu izanen du arrakasta, baina mugitu egin behar da.