Nork ez zuen ezagutzen Iruritako Almenar, Baztanen eta Baztandik kanpo? Bidaia antolatzailea (Andorra, Lourdes, Portugal, Galizia…), garai batean bandoa botatzen zuena, txistulari dantzariekin, barberoa, etxetresna saltzailea, C.C Iruritako presidentea, Herriko Adoración Nocturnakoa, Gartzain eta Iruritako postaria… Herriko hainbertze gauza eta ekintzen bultzatzailea, Anduezako Xatur El mudoren imitatzailerik hoberena hil egin da. Salvador Martin Lekarozko mediku izan zenak ere, Un viaje al Valle del Baztan liburuan, gizon haundia zela dio. Goian Bego.