Pantxoa eta Peiorekin Zigan

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 1a

Pantxoa eta Peiorekin Zigan TTIPI TTAPA


Iraila ailegatzearekin batera, gehienentzat oporrak akitu badira ere, besta giroan pasa dugu uda. Herriz-herri hainbat ekitaldi izan dira eta horietako aunitz arrakastatsuak. Zigako Sanlorentzoetan, erraterako, herriko besten egun haundian, Pantxoa eta Peiok kantaldia eskaini zuten plazan. Aitzineko egunetako eguraldi txarrak beldurra eragin bazuen ere, giroak ez zuen hutsik egin. Eguraldia lagun, jende andana bildu zen plazan, inguruko larrain eta Elizako eskaileretan betiko eta oraingo kantuak kantatzera. Lerro hauen bidez antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete egun hartan Zigara hurbildu ziren guziei. Argazkia kantaldiaren ondotik herriko gazteek Pantxoa eta Peiorekin ateratakoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun