Lekarozko presarekin batera zentrala ere desagertu da

Maite Oteiza 2009ko irailaren 1a

Lekarozko presarekin batera zentrala ere desagertu da Maite Oteiza

Elbeteko presa botatzearen kontra daude herritarrak

Kantauriko Ur Konfederazioak bultzatuta, Baztan Ibaiko zenbait presa desagertzeko planak bertzelako ondorioak dakartzala erran daiteke. Lehenbiziko adibidea Lekarozko presan ikusteko parada izan dugu hurbildutako hainber­tze baztandarrok.
Hasiera batean, presa suntsitu zuten, eta hortik egun batzuetarat, ondoan zegoen komentuko zentrala botatzen hasi ziren. Eraikina erais­ten ari ziren neurrian, ubidea, etxe azpiko arkua eta abar bistan gelditu ziren. Irudi hau Baztango historiaren zati bat da, eta batez ere Lekaroz­koa.
Elbeten ere eztabaidak eragin ditu Errotaberriko presa botatzeko Ur Konfederazioaren asmoak. Erabakiaren kontra 340 sinadura inguru bildu dituzte, presa arrai­nentzat ez dela oztopoa erranez eta bere ondare-balioa defendatuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun