Kamioi batek 400 litro gasolio isuri ditu Baztan ibaira

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 1a

Larunbatean gertatu zen ezbeharra

Kamoi batek zeramatzan 400 litro gasolioak isuri ziren larunbat goizean, abuztuak 29, Baztan ibaira. Elizondo parean geratu zen istripua, antza, ur zulo bateko tapa bat jo eta kamioiaren biltegia hautsi zenean.

Nafarroako Gobernutik adierazi zutenez, goizean 9:00 baino lehen gertatu zen ezbeharra, baina egoera kontrolpean dago. Deposituko gasolioa baino ez omen zen isuri ibaira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun