Amaiurko bestetako egun haundian, Amabirjin Egunez, abuztuak 15, urtero jokatzen den Artzain Txakur Txapelketak 34. edizioa izanen du aurtengoa. Euskal Herriko 11 artzainek parte hartuko dute, euren txakurrak ondoan dituztela. Guztira hiru proba baztergarri egin beharko dituzte. Puntuatzerako orduan, txakurren obedientzia eta abilidadea hartuko dira kontuan. Aurtengoa txapelketaren 34. edizioa izanen da eta horrekin batera, Patxi Etxeberriaren 5. memoriala izanen da.
Parte-hartzaileak
Aipatu bezala, 11 bikote aterako dira lehiara:
Pello Segurola eta Artzai (Matxinbenta, Gipuzkoa), iazko txapeldunak
Mikel Aizpurua eta Beti (Oiartzun, Gipuzkoa), Border-Collie arrazako txakurrekin azpitxapeldunak
Felix Irigoien eta Xatur (Amaiur), Border Collie arrazarekin Euskadiko txapeldunak
Antonio Alustiza eta Txiki (Areso), Nafarroako txapeldunak
Jose Mari Istilart eta Lagun (Amaiur), Nafarroako azpitxapeldunak
Jorge Oteiza eta Amets (Oronoz-Mugairi)
Martxel Uhalde eta Txiko (Aldude, Nafarroa Beherea), Iparraldeko txapeldunak
Jean Paul Irikain eta Xintxo (Itsasu, Lapurdi), Iparraldeko azpitxapeldunak
Enrique Mendiguren eta Riki (Orozko, Bizkaia), Bizkaiko eta Euskadiko txapeldunak
Joxe Urien eta Bat (Abadiño, Bizkaia)
Jose Antonio Arrizabalaga eta Azkar (Elgoibar, Gipuzkoa), Gipuzkoako txapelduna