Lan istripu larria gertatu da Zigan ortziral goizean, abuztuak 14. Dunper makina batean lanean ari zen 33 urteko gizonezkoa 100 metroko malda batetik beheiti erori da Murrixketa aldean. Inguru horretan etxeak egiten ari dira eta hildakoa zelaigune bat egiten ari zen istripua gertatu den momentuan. Hildakoa Malikoa da, baina Donostian bizi zen.
Larrialdi Zerbitzuak 9:34an jaso dute deia eta Oronoz-Mugairiko suhiltzaileak berehala joan dira istripua gertatu den tokira, mediku, erizain eta anbulantzia batekin. Foru Polizia gertatutako ikertzen ari da.