Lekarozko kolegioan egin beharreko lanak lehiaketara atera dira

TTIPI TTAPA 2009ko abuztuaren 13a

Joan den martxoan Lekarozko Ikasle Ohien Elkarteak, Baztango Udalak eta Nafarroako Gobernuak akordioa sinatu zuten Lekarozko kaputxinoen egoitzaren etorkizuna erabakitzeko. Apirilaren 6an, berriz, proiektua nondik jo jakiteko SPRIN erakundea kontratatzeko erabakia hartu zuen Kolegioaren inguruan eratutako batzordeak. Eta orain, berriz, aipatu erakundeak lehiaketara zabaldu ditu, alde batetik, Lekarozko kolegioaren zati bat lurrera botatzeko lanak eta ingurua ordenatu eta urbanizazioa kudeatzeko obrak, bertzetik.

Proposamenak SPRIN erakundearen Iruñeko egoitzan aurkeztu beharko dira (Sarasate pasealekua, 3, 5 eskuina), eta horretarako azken eguna irailaren 7a izanen da eraikina lurrera botatzeko egitasmoaren kasuan, eta irailaren 30era bitartekoa, bigarren deialdian.

Xehetasun gehiago:
http://www.navarra.es/home_es/Actualidad/Sala+de+prensa/Noticias/2009/08/12/Tramites+desarrollo+Area+Lekaroz.htm.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun