Azpilkuetako Agurtzane Mariezkurrena da Baztandarra Kooperatibako kudeatzaile berria. Gaur, asteazkena, ekin dio bere ibilbide berriari Agurtzane Mariezkurrenak, 25 urte inguruko gazteak. Orain arte Xabier Ripak izan duen kargurako bertze bi hautagai ere baziren, baina azkenean Mariezkurrenak hartu du ardura.
Ibilbide luzea duen kooperatiba
1977an hasi zituen Baztandarra Kooperatibak bere harat honatak. ERratzun sortu arren, 1982az geroztik Arizkunen du egoitza. 300 bat bazkide ditu gaur egun eta hainbat zerbitzu eskaintzen ditu: pentsua, ongarriak, gasoleoa, gasnategia… Azken hau, hain zuzen, joan den urtean sortu zuten eta horrekin batera Baztangoa izeneko gazta ere merkaturatzeari ekin zioten.