Zigako San Lorentzo bestak larunbat goizean abiatuko dira

ttipi-ttapa 2009ko abu. 6a, 11:35
Asteartean, bestetako hondar egunean, zikiro jatea eginen dute Zigan. TTIPI TTAPA

Astelehenean, San Lorentzo egunean, Pantxoa eta Peiok kontzertua eskainiko dute

Larunbat honetan, abuztuaren 8an, gure inguruko txupinazorik goiztiarrena botako dute Zigan, San Lorentzo bestak hasteko. Izan ere, goizeko 8:00etan botako da txupinazoa eta Xeonen apustuaren hasmenta. 12:00etan apustuaren bukaera izanen da herriko plazan. 14:30ean herri bazkaria eginen da akordeoilariak alaituta. 19:30etik 21:00etara dantzaldia izanen da KLAI taldearekin. 21:30ean Baztan-Zopak banatuko dira frontoian eta 00:30etik 5:00etara gaupasa eginen da..

Haurren Eguna igandean

Igandean, abuztuaren 9an, Haur eta Gazte Eguna ospatuko dute Zigan. 8:00etan txaranga herrian barna bueltaka. Ibiliko da 11:00etan mus txapelketa jokatuko da. 11:00etan gazteen gosaria eginen da. 12:00etan gazteak etxez etxe ibiliko dira. 13:00etan haurren bazkaria izanen da. 16:00etatik 20:00etara haur jokoak eta txokolatada izanen dira. 20:00etatik 22:00etara dantzaldia izanen da AGERRALDErekin. 22:30ean afaria eginen da ostatuan eta ondorik, 00:30etik 5:00etara, berriz ere dantzaldia izanen da AGERRALDErekin.

San Lorentzo egunean, Pantxoa eta Peio

Astelehenean, abuztuaren 10ean, San Lorentzo Eguna ospatuko dute zigatarrek. 8:00etan txaranga herrian barna bueltaka ibiliko da. 11:00etan Meza Nagusia. 12:00etan luntxa. 12:30ean herriko aizkora desafioa. 20:00etatik 22:00etara kantaldia Pantxoa eta Peioren eskutik. 22:30ean andre afaria. 00:30etik 5:00etara dantzaldia AGERRALDErekin.

Akitzeko Zikiro Eguna

Asteartean, abuztuaren 11n, Zikiro Eguna ospatuko dute, besten hondar eguna. 11:00etan pilota txapelketa jokatuko da. 14:00etan zikiro jatea Berako Izadi txarangak alaituta. 19:30etik gauerdira dantzaldia eginen da eta gauerdian GAIXOAK GU kantatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun