Bertan Merkatari, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkarteak antolatuta Bertan Eguna ospatuko da larunbat honetan, abuztuaren 8an, Elizondon. Egun guzian merkatariak Jaime Urrutia karrikara aterako dira, bere produktuak erakutsi eta saltzeko gogoarekin: arropa, zapatak, betaurrekoak, bitxiak, papertegia, lentzeria, bainu osagarriak, altzariak, artisautza, fruta, barazkiak, haurrendako artikuluak, jostailuak, kirolak, ehiza, produktu ekologikoak, urdaitegikoak eta bertze hainbat gai karrikaratuk dira.
Egitarau zabala larunbatean
Gainera, gorapetan, lehenbiziko Bertan argazki lehiaketako argazkiak ikusgai paratuko dira. Artisauak berriz Foru Plazan izanen dira bere lanak erakusten eta saltzen. Haurrendako tren txu-txua ibiliko da herrian bueltaka eta puzgarriak ere izanen dira ikastolako parkean 11:00etatik 13:30era eta arratsaldeko 17:00etatik 19:30era. Eguerdian, txalaparta erakustaldia izanen da Koralaren Plazan. Arratsaldez, 18:00etan, bertako dantzak eskainiko dituzte Baztango haur dantzariek Koralaren Plazan. 19:00etan Bertan elkarteak lehen aldiz antolatutako argazki eta Gazapoaren Bila lehiaketen sari banaketa eginen da Ziga plazan.