Baztango Udalak ongietorri ofiziala eskaini zien ortzegunean, uztailaren 30ean, uda Baztan, Bortziriak eta Malerrekako familiekin igarotzen ari diren Saharako 11 neska-mutikoei. Saharaztan taldeak ekarri ditu haurrak gurera, “Oporrak Bakean” programaren baitan. Nahiz eta Saharaztan joan den urtean sortu, Mixel Gerekak aipatu zuenez, “zazpi bat urte badaramazkigu Saharako haurrak gurera ekartzen. 9 eta 12 urteko neska-mutikoak dira eta urtetik urtera gehiago izatea nahi dugu”.