Baztan-Errekako hogeita hamargarren laxoa txapelketaren finala igandean, abuztuaren 2an, jokatuko dute Arraioz A eta Oitz A taldeek, goizeko 11:30etik aitzinera Arraiozko plazan. Arraioz A taldearekin, Iñaki Mihura, Jon Gamio, Asier Zubigarai eta Jesus Mari Laurnagarai ariko dira eta Oitz A taldearekin, Sergio Fagoaga, Lander Mendiola, Iñaki Mendiola eta Juan Mari Mindegia.
Finalerdi estua Irurita A eta Oitz Aren artean
Arraioz A izan zen finalerako txartela lortzen lehena. Izan ere, finalerdietako bi partidak irabazi zizkion Arraioz B taldeari, bai joanekoa (9-6), bai itzulerakoa (3-9).
Aste hondar honetan, berriz, Oitz A eta Irurita Aren artean jokatu dituzte finalerdietako bi partidak. Larunbatean, Iruritan etxekoek 9-8 irabazi zuten, baina itzulerako partidan, igandean, Oitz Ak 9 eta 7 irabazi zion Irurita Ari eta aspaldiko partez, finalerako txartela lortu zuen. Beraz, Arraioz A eta Oitz A izanen dira aurrez aurre eta beti bezala. Laxoa txapelketa bazkari batekin akituko da.
Hirugarren posturako partida
Abuztuaren 1ean, larunbat arratsaldeko 18:00etan Irurita A eta Arraioz B taldeek jokatuko dute hirugarren posturako partida Arraiozen.