Almandozko erakusketa ortziral arratsaldean irekiko du Itziar Mikelperizena margolariak

ttipi-ttapa 2009ko uztailaren 30a

Itziar Mikelperizenaren lanak asteburuetan ikusten ahal dira. TTIPI TTAPA

Abuztuaren 23ra arte ikusgai izanen da Jauregian

Itziar Mikelperizena margolariak margo erakusketa zabalduko du Almandozko Jauregian, uztailaren 31n, ortziral arratsaldeko 19:30ean. Margolariaren oleoak ikusgai izanen dira abuztuaren 1etik 23ra arte aste hondarretan. Zehazki, ortziral eta larunbatetan, arratsaldeko 16:30etik 21:00etara zabalduko dira Jauregiako ateak eta igandetan goizeko 11:00etatik 14:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun