Baztango Udalak harrera eginen die ortzegun eguerdian Saharako umeei

TTIPI TTAPA 2009ko uzt. 29a, 16:50
Hilabete baino gehiago daramate Saharako haurrek gure artean. TTIPI TTAPA

Balleko Etxean hartuko ditu

Joan den urtan bezalaxe, ortzegun honetan, uztailaren 30ean, Baztango Udalak ongi etorri ofiziala emanen die Baztan-Bidasoara “Oporrak Bakean” programaren barrenean etorritako ume sahararrei. Saharaztan Baztan Bidasoako Saharar Herriaren Aldeko Elkartasun Taldetik jakinarazi dutenez, Baztan Balleko Etxean eguerdiko 12etan izanen da harrera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun