"Bortz Begirada" erakusketa zabalik da Elizondoko Arizkunenean

ttipi-ttapa 2009ko uztailaren 28a

Iruritako Jauregiko bildumatik eta Donostiako Kur Galeriatik ekarri dituzte "Bortz Begirada" erakusketako artelanak. TTIPI TTAPA

Baztan osoan hainbat erakusketa bisitatzeko aukera dago uda honetan

Bortz begirada izeneko margo eta eskultura erakusketa zabalik da Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean abuztuaren 29a bitarte. Erakusketa honetan, Iruritako Jauregiko bildumako artelanekin batera, Donostiako Kur Galeriakoak ere paratu dira. Astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 20:30era bisitatzen ahal da.

Elizondon bertze hainbat erakusketa

Bertze hainbat erakusketa ere paratuak daude Baztanen. Arizkuneneatik mugitu gabe, abuztuaren 30era bitarte Tomas Sobrino Haban-sen margolanak ikusten ahal dira. Elizondoko Bergarenean Ana Mari Marinen margo lanak zintzilikatuak daude iraila bitarte, 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 21:00etara. Auza galerian, elizaren ondoan, berriz, zenbait egileren oleo, akuarela eta grabatuak ikus daitezke, astelehenetik ortziralera 18:00etatik 21:00etara. Elizondoko Jaime Urrutia karrikaren 20an, Juan Carlos Olaetxearen margolanak paratuak daude abuztuaren 16ra bitarte, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara. Elizondoko Kattalinenean ere, Santiago 36an, Clara Santamariaren margolanak daude ikusgai abuztuaren 31 arte, 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 21:00etara.

Arizkun eta Erratzun ere

Erratzuko Zubietean Jose Mari Apezetxearen margo lanak ikusgai daude uztailaren 28tik abuztuaren 31ra, 12:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 21:00etara. Arizkungo Bozate auzoan, Santxotena Parke Museoan Xabier Santxotenaren eskulturak ikus daitezke abuztuaren 30era bitarte, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:30era, 4 euroren truke. Igande arratsaldetan eta astelehenetan itxita egonen da. Leku berean, Teresa Lafraguaren margolanak ere ikus daitezke. Arizkungo Sasternean Xabier Soubeleten margolanak iusgai daude abuztuaren 30era bitarte, ortziraletik igandera 12:00etatik 13:30era eta 17:30etik 20:30era. Arizkungo Herriko Ostatuan, Begoña Durrutyren olioak, tintak eta grabatuak ikusgai daude abuztuaren 23a bitarte, 18:00etatik 21:00etara.

Jorge Oteiza Etnografia Museoa zabalik

Jorge Oteiza Etnografia Museoa asteazkenetik igandera arte zabalik dagoela kontuan hartuz, kultur aukera zabala dute hilabeteotan Baztanen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun