Elizondoko Santiago bestak uztailaren 24an, ortziralean, abiatu dira eta txupinazo bat ez ezik bi ere izanen ditu, eguerdian lanean ari direnek ere ekitaldi horretaz gozatzeko modua izanen dute. Beraz, eguerdiko 12:00etan Ibai Irungari 7 urteko mutikoak bota du txupinazoa Foruen Plazan, baina aitzinetik, 11:00etan Mendiarte Grafiti erakusketa izan da. Eguerdiko txupinazoaren ondotik, Baztan zopak eta konpartsarekin herriari itzulia egin da. 14:00etan tortilla lehiaketa izan da Merkatuzelaian. Talde bakoitzeko tortilla bat aurkeztuko da. 16:00etan Olinpiadak jokatuko dira Baztan Berriko berdegunean: Boneta, Zartain eta Aitzur jaurtiketa. 16:00etan Haurrendako Margoaldie izanen da Herriko plazan. 17:30ean boleibol txapelketa irekia jokatuko da Laxoa plazan. 19:00etan kalejira eginen da Txozna komisioak antolatua. 19:30ean Karrikadantza eginen da Herriko Etxetik elizara. 20:00etan Salbea eskainiko du Elizondoko Abesbatzak, Isabel Lakarren zuzendaritzapean, Organoan Claudio Zudaire eta Recreo de Elizondo musika bandaren laguntza izanen duelarik. 20:30ean Atsaldeko Txupinazoa eta txistorrada izanen da. 22:00etan brindisa eta afaria txozna gunean. Txozna komisioak antolatua. 22:30ean kantaldia eta dantzaldia Ziga Margolariaren Plazan. 23:00etan kontzertuak Plazan. Mallacan (talde Zaragozarra), Amets Ilunak (Elizondoko Rock taldea), DJ AK., Mestizo Ska Gaua. Olimpiada, Boleibol eta Tortilla txapelketako sari banatzeak ere arratsean eginen dira.
Santiago Eguna larunbatean
Larunbatean, uztailaren 25ean, Santiago Eguna ospatuko dute Elizondon. 9:30ean Argi soinuak izanen dira. 11:30ean Meza Nagusia. 12:00etan Herritarren elkartzea eta zenbait herrietako erraldoien harrera elizan. 12:20ean Karrikadantza eginen da Elizatik plazara. 12:30ean Mutildantzak. 13:00etan Herriari eskeinitako luntxa izanen da. 17:00etan hamasei urte artekoendako jokuak izanen dira, gazteek eskeiniak Baztan Berri eta Erlategin. Adinaren arabera, ume eta gurasoendako jokuak ere izanen dira… 18:00 Elizondoko Txapela pilota partiden finala jokatuko da trinketean. 18:00etan Eskalada eta Rappela izanen da elizan, 16 urtetik goitikoendako. 18:30ean Erraldoien ibilaldia eginen da Baztaberritik abiatuta. 20:00etan Dantzaldia izanen da GARRAXI taldearekin 21:00etan Dantza herrikoaiak Ziga Plazan. 22:00etan Mutildantzak. 23:00etan Su artifizialak. 24:00etan Migel Angel y el Mariatxi de la cantina taldearen emanaldia eta 1:15ean dantzaldia Garraxi taldearekin.
Aitxatxi eta Amatxien Egunean, igande arratsaldean, Xorroxinen Behi Kaka
Igandean, uztailaren 26an, Aitatxi eta Amatxien Eguna ospatuko dute Elizondon. 9:30ean Argi soinuak izanen dira. 11:00etan Erraldoi eta Buruhaundien Ibilaldia. 12:00etan puzgarriak eta kars Lanbide Eskolako zelaian. 13:00etan aitatxi eta amatxi guziendako bazkarie. 16:00etan puzgarriak eta Kars Lanbide Eskolako zelaian. 17:00etan Behi Kaka, Xorroxin Irratiak antolatutako zozketa eginen da. 18:30ean, herri kirol jaialdia eginen da Plazan, Nafarroako hirugarren mailako aizkolari txapelketako finala. 20:30ean Jaione Olazabalekin kantaldia izanen da plazan. 21:00etan dantza herrikoiak izanen dira Ziga Plazan. 22:00etan Mutildantzak eta gauerditik aitzinera, dantzaldia Jalisko Band taldearekin.
Haurren Eguna astelehenean
Uztailaren 27an, astelehenean, Haurren Eguna ospatuko dute Elizondon. 9:30ean Argi soinuak izanen dira Berro aldean, Bearnekoen eskutik. 10:30ean Berroko Elkartean herritarrendako gosarie. Ondotik Fanfarre MI-FArekin Berrotik barna itzulia eginen da. 11:00etan erraldoi eta buruhaundien Ibilaldia eginen da. 11:00etatik 14:00etara haurrendako puzgarriak izanen dira igerilekuan (piszinarako sarrera denendako musutruk izanen da 11:00etatik 14:00etara). 14:30ean kuadrillen bazkaria eginen da Iturri Ederran (kuadrila bakoitzak berea eraman dezala) txarangak girotua. 16:30ean Kukubel antzerkia izanen da eliza aldean. Ondotik Bonba japoniarrak Eliza kanpokoaldean. 16:30ean Bearnekoen sloinuak izanen dira Bearzundik barna. 18:00etan erreka jeitsiera eginen dute gazteek eta Txokotoko putzuan kukaña ere egonen da. 19:00etan Baztan Zopak Txokotoko zubien, Pirrintenek eskainia. 20:30ean dantzaldia izanen da Trikidantz taldearekin 21:00etan dantza herrikoiak Ziga Plazan. 22:00etan Mutildantzak. Gauerditik aitzinera dantzaldia izanen da Trikidantz taldearekin eta 4:00etan Karaokea Plazan.
Herriaren Eguna asteartean
Uztailaren 28an, asteartean, azkenik, Herriaren Eguna ospatuko da. 9:30ean argi soinuak izanen dira. 11:00etan erraldoi eta buruhaundien ibilaldia. 14:30ean zikiro jatea eginen da Kuartelkozelaian. 16:30ean haurrendako zirko ikuskizuna izanen da eta tailerra plazan. 20:00etan Kantirukirekin kantaldia Plazan. 21:00etan dantza herrikoiek Ziga Plazan. 22:00etan Mutildantzak. Gauerdian, Gizajua Ni, kalejira txarangarekin herrian barna. Gauerditik aitzinera, Joxe Anjelekin dantzaldia izanen da Plazan.