Lekarozko presa botatzen hasi dira

TTIPI TTAPA 2009ko uztailaren 22a

TTIPI TTAPA

Bere garaian Kaputxinoen ikastetxea argindarraz hornitu zuen Lekarozko presa botatzen hasi ziren uztailaren 14an, asteartean. Nafarroako erreken egoera ekologikoa hobetzeko, Kantauriko Ur Konfederazioak egin gogo dituen lanetako bat da Lekarozko presa botatzearena eta 125.000 euroko aurrekontua du, ondoko eraikina ere botako baita. Presa botata, arrainendako oztopo bat kendu eta uholde arriskua murriztuko da batzuentzat. Bertze zenbaitentzat, aldiz, ondarea galdu eginen da honelako lanekin. Abudo, Elbete, Kixua, Ikatzetea eta Landaberriako presak ere botako dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun