Uda ailegatzekin batera, Baztango Euskara Zerbitzuak, berriz ere, haurrei zuzendutako jostaldiak martxan paratu ditu. Hasiera batean, Elizondon (bi tailer), Iruritan, Erratzun eta Oronoz-Mugairin egitekoak ziren, baina izen-emandako haur kopuru eskasagatik aldaketa batzuk egin dira. Iruritan egin beharrean, Ziga eskaini zen, baina azkenean ez batean ez bertzean ez da jostaldirik izanen, guttieneko haur kopurua ez lortzeagatik. Hala, lehenbiziko txanda Oronoz-Mugairin (8 haur) eta Elizondon izan da; bigarrena Erratzun (30 haur) eta azkenik, Elizondon (44 haur). Tailer desberdinak egiten dira Virginia Oteiza, Irune Jaen, Mirentxu Mendikoa, Joseba Aleman, Lurdes Elizegi, Itxaso Otondo, Estebe Apezetxe, Fanny Bonnemaison eta Irati Larrizibarren eskutik: eskulanak, Baztango ipuinak, naturarekin zerikusia duten ekintzak...