Zigako Sanlorentzoak abuztuaren 8tik 11ra

ttipi-ttapa

Aurten ere ez da umorerik faltako Sanlorentzo bestetan. Dena den, ekitaldi guzien artean aipagarriena Pantxoa eta Peio kantari ezagunen bisita izanen da. San Lorentzo Egunean, astelehenarekin, euren e

Astelehenean Pantxoa eta Peiok kantaldia eskeiniko dute

Zigako San Lorentzo bestek egitarau zabala izanen dute.

Launbeta 8

8:00etan txupinazoa eta Xeonen apustuaren hasmenta. 12:00etan apustuaren bukaera herriko plazan. 14:30ean herri bazkaria akordeoilariak alaituta. 19:30etik 21:00etara dantzaldia KLAI taldearekin. 21:30ean Baztan-Zopak frontoian. 00:30etik 5:00etara gaupasa.

Igandea 9 Haur eta Gazte Eguna

8:00etan txaranga herrian barna bueltaka. 11:00etan mus txapelketa. 11:00etan gazteen gosaria. 12:00etan gazteak etxez etxe. 13:00etan haurren bazkaria. 16:00etatik 20:00etara haur jokoak eta txokolatada. 20:00­etatik 22:00etara dantzaldia AGERRALDErekin. 22:30­ean afaria ostatuan. 00:30etik 5:00etara dantzaldia AGERRALDErekin.

Astelehena 10 San Lorentzo eguna

8:00etan txaranga herrian barna bueltaka. 11:00etan Meza Nagusia. 12:00etan luntxa. 12:30ean herriko aizkora desafioa. 20:00etatik 22:00etara kantaldia Pantxoa eta Peioren eskutik. 22:30ean andre afaria. 00:30etik 5:00etara dantzaldia AGERRALDErekin.

Asteartea 11 Zikiro Eguna

11:00etan pilota txapelketa. 14:00etan zikiro jatea Berako Izadi txarangak alaituta. 19:30etik 00:00etara dantzaldia. 00:00etan GAIXOAK GU.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun