Gorka Urtasun erremonte profesionalean

TTIPI TTAPA 2009ko uztailaren 22a

San Fermin bezperean, Euskal Jaiko harmailak xuriz eta gorriz betetzeaz aparte, eskualdeko jendez bete ziren, Gorka Urtasun iruritarra eta Endika Urrutia saldistarraren erremonte profesionaleko debuta ikusteko.
Biek ezin izan zuten garaipena lortu euren lehendabiziko partidan, elkarren kontra aritu baitziren, eta Endikak Jonekin 30-27 irabazi zuen Urtasun-Agirrezabalaren kontra, giro ikaragarriaz inguraturik.
Lehenengo partiduan maila ona erakutsi zuten biek, nahiz eta nerbioek ere parte hartu zuten. Urrats garrantzitsua eman dute erremonte munduan sartu. Orain, hemendik aitzinean lan txukuna eta zintzoa eginez, ea eskaileraren goitiraino ailegatzen diren. Zorte on!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun