Elizondoko Foru Plazaren lehiaketako irabazlea abuztuan jakinaraziko da

TTIPI TTAPA 2009ko uztailaren 22a

Horrela baieztatu du alkateak

Udalak abuztu hasieran jakinaraziko du Elizondoko Foru Plaza berritzeko lehiaketara aurkeztutako proiektuen artean, epaimahaiak zein aukeratu duen. Horrela baieztatu digu Virginia Aleman alkateak.
Ideien lehiaketara 44 proiektu aurkeztu ziren eta maiatzean jendaurrean ikusgai paratu zirenean, Billantzikotik Zortzikora izenekoa izan zen herritarren boto gehien jaso zituena, 83 guztira.Bigarren aukeratua Laxoa 1 izan zen –78 boto– eta hirugarrena Bat Han –58 boto–. Iragarri bezala, herritarren iritziak %20ko balioa izanen du azken erabakia hartzerakoan, eta gainerakoa horretarako bereziki eratutako epai-mahaiaren esku geldituko da. Irabaz­leak 6.000 euro jasoko ditu, bigarrenak 3.000 euro eta hirugarrenak 2.000 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun