Baztandarren Biltzarraren tonbolaren zozketan ateratako zenbakiaren berri eman du antolakuntzak. Tonbolan 12.000 boleto jarri ziren salgai: horietatik 2.000k sari zuzena zuten eta gainerako guztiak, 1.620 euroko zozketan sartzen ziren. Astelehenean egindako zozketan, ordenagailuak hiru zenbaki aukeratu zituen; lehenengoa bi asteetan egonen da indarrean. Bere jabea agertzen ez bada, hurrengo astean bigarren zenbakia egonen da indarrean eta hurrengoan hirugarrena.
8.531 zenbakia abuztuaren 3a bitarte
Beraz, lehenbiziko zenbakia 8.531 da eta abuztuaren 3a bitartean egonen da indarrean. Hau agertuko ez balitz, abuztuaren 4tik abuztuaren 10era 2.815a egonen da indarrean eta hau ere agertuko ez balitz, 3.492 zenbakia egonen da indarrean abuztuaren 11tik abuztuaren 17ra.