Scania-Conauto taldeko Francisco Meoki txirrindulari elizondarra nagusitu zen asteburuan Unión Ciclista Burgalesa taldeak antolatutako Sarian, master kategorian. 49 urteko elizondarra, bertze sei txirrindularirekin batera 80 kilometroko ihesaldian sartu zen eta azkeneko maldan gibelean utzi zituen iheskideak, baita bera baino dexente gazteagoak zirenak ere. Master 60 kategorian Manuel Gimenez taldekidea nagusitu zen.
Espainiako txapelketa uztail hondarrean
Scania-Conauto taldeko baztandarren hurrengo helburua Asturiasen uztaileko azken aste hondarrean jokatuko den Espainiako txapelketan partehartzea izanen da. Francisco Meoki lehen ere Espainiako txapeldun izana da.