NaBaiko zinegotzia hil da, 62 urterekin

TTIPI TTAPA 2009ko uztailaren 10a

TTIPI TTAPA

Miguel Angel GARAIOA

Miguel Angel Garaioa NaBaiko zinegotzia ekainaren 24an hil zen Donostiako Arantzazu Ospitalean, 62 urte zituela. EAJ-PNVko afiliatua zen eta 2007ko abenduan hartu zuen zinegotzi kargua, Rakel Goñi elbetearrak dimisioa aurkeztu ondotik eta zerrendan bere aitzinetik zeuden hiru hautagaiek karguari uko egin ziote­lako. Abokatua, ekonomilaria eta kontsultorea zen lanbidez, Donostian bizi zen, ezkondua zegoen eta bi seme zituen. Ekainaren 26an Donostian eman zioten agurra, eta uztailaren 3an Elizondoko Santiago elizan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun