Baztango 55 enpresa, saltoki eta gisa guztietako entitatek Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu zuten ekainaren 27an egindako ekitaldian. Horietatik seik Zerbitzua eta lana euskaraz maila lortu zuten; 26k Zerbitzua euskaraz; eta 23k Bidean maila. Orain dela sei urte Bai Euskarari Ziurtagiriaren proiektuarekin lanean hasi zirenetik, Baztanen lortutako emaitzekin pozik agertu zen Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria den Rober Gutierrez: «55 Ziurtagiri banatu ditugu eta kopurua garrantzitsua da, baina are garrantzitsuagoa da horren atzetik dagoen lana: urtez urte ematen dituzuen urratsak, lortzen dituzuen helburuak eta zuen konpromisoaren bitartez egunerokoan eragiten duzuena». Azken urte honetan lau entitate Bidean mailatik Zerbitzua euskaraz mailara igaro dira; eta bertze batek Zerbitzua euskaraz mailatik Zerbitzua eta lana euskaraz mailara pasatzea lortu du.