Jaime Urrutia karrikaren bigarren zatia zabalik

TTIPI TTAPA 2009ko uztailaren 10a

TTIPI TTAPA

Jaime Urrutia karrikaren bigarren zatia zolaberritzeko lanak akitu dira, eta emaitzarekin gustura daudela aipatu dio Virginia Aleman alkateak Ttipi-Ttapari, «arras polita gelditu da». Arizkunenea Kultur Etxearen parean hasi eta Osasun Zentrora bitarteko bidea espaloiaren altuera altxatu eta oztopo arkitektonikoak kendu ditu Mariezkurrena enpresak. Bigarren zatiko obrak akituta, Ziga Plazatik Osasun Zentrorako bide osoa eraberritua gelditu da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun