Hainbat film eskainiko dira datozen egunetan Elizondon Udako Zinemaren barne

TTIPI TTAPA 2009ko uzt. 6a, 18:01

Gaur, astelehena, Indiana Jones: ‘El reino de la calabera de cristal’ izanen da ikusgai

Gaur hasi eta hurrengo egunetan hainbat film ikusteko aukera izanen da Elizondoko Merkatu Plazan, Udako Zinema ekimenaren barne. Emanaldi guztiak 22:00etan hasiko dira. Gaur ‘Indiana Jones: El reino de la calabera de cristal’ filmea eskainiko da.

Asteazkenean, hilak 8, El reyno prohibido filmea izanen da ikusgai, eta ortziralean, uztailak 10, 'La momia 3: La tumba del emperador Dragon’. Momentuz iragarri duten azken filmea ‘Lobezno Xmen origenes’ da. Uztailaren 15ean, hurrengo astelehena, eskainiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun