Iruñean eta Lesakan ez ezik, Azpilkuetan ere Sanferminak ospatuko dituzte. Hori bai, hiriburuan eta Bortzirietako herrian astelehena arte esperatu beharko dute txupinazoa botatzeko eta Baztango herrian, larunbatean botako dute. Hain zuzen, uztailaren 4an, larunbat eguerdiko 12:00etan bestei hasiera emateko txupinazoa botako dute. 16:00etan plater-tiroketa lehiaketa eta sari banaketa eginen dira. 21:30ean Baztan-zopak banatuko dira. Ondotik gaupasa izanen da JALISKO BAND taldearekin.
Igandea 5, Haurren Egune
Uztailaren 5ean, igandean, Haurren Eguna ospatuko dute. 11:30ean Meza Nagusia izanen da. 16:00etan mus txapelketa jokatuko da eta ondotik sari banaketa eginen da. 16:30ean Patxin eta Potxin pailazoen ikuskizuna eta ondotik txokolatada izanen dira. 20:00etatik 22:00etara dantzaldia izanen da FRANTZISKO akordeoilariarekin. 22:00etan patata tortilla lehiaketa jokatuko da eta gero tortillak dastatzeko aukera izanen da.
Astelehena 6, Zikiro jatea
Astelehenean, uztailaren 6an, Zikiro jate eguna izanen dute Azpilkuetan. Horretarako, goizeko 8:00etan sua piztuko da. 10:00etan gosaria eginen dute. 14:00etan zikiro jatea eginen da FRANTZISKOk alaituta. Ondotik hainbat txapelketa jokatuko dira. 21:00etan ezkil jotzea eginen da eta 22:00etan afaria. Gauean dantzaldia izanen da FRANTZISKOrekin.
Asteartea 7, Sanfermin Egune
Uztailaren 7an, asteartean, San Fermin eguna eta bestetako hondar eguna izanen dute Azpilkuetan. 11:00etan Meza Nagusia ospatuko da Sanfermin sainduaren omenez. 14:00etan Gazte Bazkaria izanen da. 16:00etan partxis lehiaketa jokatu eta sari banaketa eginen da. 18:00etan frontenis txapelketako finala jokatu eta sari banaketa eginen da. Arratsaldean eta gauean dantzaldia izanen da JOXE ANJELekin. Goizaldera GAIXOA NI eta besten akabaila.