Amorruaren kontrako txerto kanpaina ekainaren 26an Baztango zenbait auzotan

TTIPI TTAPA 2009ko eka. 25a, 17:03

Ortziral goizean Arizkungi Aintzialde eta Bozate, Erratzuko Iñarbil eta Elizondoko Beartzunen izanen da albaitaria

Zakurren amorruaren aurkako txertaketa kanpainaren barrenean, ekainaren 26an, ortziral goizean, Baztango zenbait auzotan ibiliko da albaitaria. Zehazki, Arizkungo Aintzialde auzoan izanen da 10:00etatik 14:40ra eta Bozate auzoan 10:45etik 11:30era. Segidan, 11:30etik 12:15era Erratzuko Iñarbil auzoan izanen da eta 12:30etik 13:10era Elizondoko Beartzun auzoan.

Hiru zakur baino gehiago dutenek etxean

Baztan Balleko Etxetik ohartarazi dutenez, hiru zakur baino gehiagoko taldeak albaitariarekin gelditu beharko dute, etxean txertatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun