Erratzuko San Pedro bestak ekainaren 26tik 30era ospatuko dira

ttipi-ttapa 2009ko eka. 25a, 16:49
Txupinazoarekin batera, ezkil-jotzea izanen dute Erratzun ortziral arratsean. TTIPI TTAPA

Astelehenean egun handia ospatuko dute eta mariatxiak izanen dira

Ortziral honetan, ekainaren 26an, arratseko 20:00etan botako den txupinazoarekin eta ezkil jotzearekin hasiko dira Erratzuko San Pedro bestak. 20:30ean errepresaliatuen aldeko kontzentrazioa eginen da Plazan. 21:00etan Baztan zopak izanen dira Kastonean. 0:30ean dantzaldia SAIOA eta ALAITZekin.

Larunbatean Haurren Eguna

Ekainaren 27an, larunbatean, Haurren Eguna ospatuko dute. 10:00etan Argi soinuek izanen dira eta 11:00etan Haur jolasak. 13:00etan haurren eta gurasoen bazkaria izanen da Kastonean. 14:00etan Errepresaliatuen aldeko bazkaria eginen da Elkartean. 15:30ean Haur jolasak izanen dira. 18:00etan Bertso poteoa BIZKARGAIN fanfarreak alaiturik. Bertsolariak Iñigo Izagirre, Iñigo Mantzisidor “Mantxi”, Julen Zulaika eta Jon Barberena izanen dira. 20:00etan dantzaldia izanen da GARRAXI taldearekin. 21:30ean Mutildantzak, gaita, Larraindantza. 22:00etan Rock kontzertua eskainiko dute EL TRONO DE JUDAS, ZOLDA eta TALDE SORPRESA batek. 1:00etan Dantzaldia izanen da GARRAXI taldearekin.

Igande arratsaldean pilota partidak

Ekainaren 28an, igandean, goizeko 10:00etako argi soinuekin hasiko da eguneko egitaraua. 13:00etan Kantaldia izanen da elizan GAZTELUrekin. 17:30 pilota partidak jokatuko dira Etxelebert pilotalekuan. Afizionatuen kategorian, Barberena eta Huarte, Otxandorena eta Barberena II.aren kontra ariko dira. Profesionalen kategorian, berriz, Mikel Goñi eta Merino, Larralde eta Arrutiren kontra ariko dira. 20:00etan dantzaldia izanen da ANGEL MARIrekin. 21:30ean Mutildantzak, gaita eta Larraindantza. 22:30ean dantzaldia Iparlan PANPI PORTUGALekin. 0:30ean dantzaldia ANGEL MARIrekin.

Astelehenean San Pedro eguna

Astelehenean, ekainaren 29an, San Pedro egun handia ospatuko dute. Goizeko 10:00etako argi soinuen ondotik, eguerdiko 12:00etan Meza Nagusia izanen dute erratzuarrek. 13:00etan Mutildantzak dantzatuko dira Plazan eta luntxa Kastonean. 17:30ean herritarren arteko desafioa jokatuko da. 19:30ean Mariatxiak Plazan: TXUTXIN IBAÑEZ Y LOS CHARROS. 21:30ean Mutildantzak, gaita eta Larraindantza. 22:30ean Su Artifizialak izanen dira. 23:30ean Kontzertua Zubipuntan AIZKOR ERAUNTSIA taldearekin. 0:30ean dantzaldia ANGEL MARIrekin.

Zikiro eguna asteartean, bestak akitzeko

Ekainaren 30ean, asteartean, zikiro eguna ospatuko dute erratzuarrek bestetako hondar egunean. 10:00 Argi Soinuek izanen dira. 11:00etan pilota partiduak jokatuko dira Gorostapolon. 13:30ean zintzur bustitzea eginen da. 14:30ean Zikiro jatea FRANTXISKOk alaiturik. 20:00etan dantzaldia FRANTXISKOrekin. 21:30ean Mutildantzak, gaita, eta Larraindantza dantzatuko dira. 0:30ean Dantzaldia izaen da FRANTXISKOrekin eta besten akabaila.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun