Kaliforniako Iparreko Ibarra izeneko klubean mus txapelketa egin dute berriki eta irabazleen artean, baztandarrak izan dira nagusi, etxe berekoak, gainera, Almandozko Sarratea familiakoak. Txapeldunak Anastasio Sarratea eta Guillermo Blanco asturiarra izan ziren eta azpitxapeldunak Eugenio eta Fulgencio Sarratea anaiak, Anastasioren senideak. Lerro hauen bidez, inguruan bizi diren baztandarrei klubean sartzeko gonbitea luzatu nahi izan diete Iparreko Ibarretik.