Nafarroako Albokariak elkarteak antolatuta, Euskal Herriko VIII. Albokarien Topaketa egin zen ekainaren 6an Arizkunen. 30 bat musikari elkartu ziren eta goizean goizetik albokaren doinuak nagusitu ziren. Goizeko kalejira eta ekitaldien ondotik, bazkaldu egin zuten eta arratsaldean Mutildantzak eta Muxikoak izan ziren. Nafarroako Albokariak taldearen erranetan, «gure inguruan kasik desagertua izatetik, musika-tresna zabaldua izatera pasatu da». Aurten zortzigarren edizioa bete du Albokari Topaketak, baina lehen aldia izan da Nafarroan ospatu dela.