Zaborrak behar bezala bereizten ez direlako neurriak hartu ditu Udalak

TTIPI TTAPA 2009ko eka. 24a, 12:50

Edukiontzi guztiak elkarrekin paratu dira errazago bereizteko

Hondarreko hilabetean, Baztango herrietan zenbait kexa agertu dira, kontenedoreak edo zaborrontziak lekuz aldatu dituztelakoz. Honen arrazoia batzarrea­ren bidez jakinarazi zitzaien herritarrei: Arangurengo zabortegitik mehatxatu dutenez, Baztandik ez badute zaborra ongi bereizita jasotzen, ez dute onartuko hemendik eramandako zakarrik.
Badirudi, zabor organikoentzako den edukiontzietarat, papera, kartoia, plastikoak, beira… denetarik botatzen dela. Bereziketa ez bada hemen egiten, hango langileek egin behar dute.
Arazo honi irtenbidea emateko, herri guztietako hiruzpalau lekutan zaborrontzi guztiak elkartzea otu zaio Udalari, denak elkarrekin egonez gero, zaborra errazago bereiziko delakoan.
Baztandar guztien arazo garrantzitsu honi aurre egiteko, denen inplikazioa beharrezkoa da, irtenbide gabeko arazoa bihur ez dadin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun