Azpilkuetako Sanfermin bestak uztailaren 4tik 7ra

ttipi-ttapa 2009ko eka. 24a, 12:49
Azpilkuetako Sanferminetan, gazteen gustukoa izaten den ekitaldietako bat Gazte Bazkaria izaten da. Aurtengoan asteartearekin eginen da, bestetako azken egunean. Seguru ez dela girorik faltako! TTIPI

Zikiro Egunean, bazkalondoan, herritarren artean hainbat txapelketa jokatuko dira

Azpilkuetako bestak uztailaren 4tik 7ra ospatuko dira.

Larunbata 4

12:00etan bestei hasiera emateko txupinazoa. 16:00etan plater-tiroketa lehiaketa eta sari banaketa. 21:30­ean Baztan-zopak. Ondotik gaupasa JALISKO BAND taldearekin.

Igandea 5, Haurren Egune

11:30ean Meza Nagusia. 16:00etan mus txapelketa eta ondotik sari banaketa. 16:30­ean Patxin eta Potxin pailazoen ikuskizuna. Ondotik txokolatada. 20:00etatik 22:00etara dantzaldia FRANTZISKO akordeoilariarekin. 22:00etan patata tortilla lehiaketa. Gero tortillak dastatzeko aukera.

Astelehena 6, Zikiro jatea

8:00etan sua piztea. 10:00etan gosaria. 14:00etan zikiro jatea FRANTZISKOk alaituta. Ondotik hainbat txapelketa. 21:00etan ezkil jotzea. 22:00etan afaria. Gauean dantzaldia FRANTZISKOrekin.

Asteartea 7, Sanfermin Egune

11:00etan Meza Nagusia Sanfermin sainduaren omenez. 14:00­etan Gazte Bazkaria. 16:00etan partxis lehiaketa eta sari banaketa. 18:00etan frontenis txapelketako finala eta sari banaketa. Arratsaldean eta gauean dantzaldia JOXE ANJELekin. Goizaldera GAIXOA NI.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun