Kepa Arizmendi margolari elizondarra hil da Baionan

ttipi-ttapa 2009ko ekainaren 24a

Sortzez Elizondokoa izan arren, Kepa Arizmendi aspaldiko urteetan Lapurdin bizi zen. TTIPI TTAPA

Odol isuri bat izan eta etxe atarian hil zen

Ekainaren 8ko goizean hil zen Kepa Arizmendi, sortzez elizondarra baina urte aunitzez Lapurdiko hiriburuan, Baionan, bizi zen 50 urteko iheslari politikoa eta margolaria. Etxe atarian hilik topatu zuten Arizmendi, odol isuri bat izan eta kalean bertan.Hala adierazi zuen AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, eta bide batez, Keparen senide eta hurbilekoei elkarta­suna adierazi nahi izan zien.
Ekainaren 11n errefuxiatuek agurra egin zioten Baionako beilatokian, eta handik Elizondora eraman zuten. Egun berean, ilunabarrean harrera egin zionten eta ekainaren14an, berriz, omenaldia.
Margolari gisa hainbat lan egindakoa zen, eta bertze artista batzuekin batera, Ur taldeko kidea zen. Bere aldeko meza, ekainaren 12an egin zen Elizondon.
Kepa Arizmendi aski ezaguna zen Baztanen eta inguruan. Erraterako, Ttipi-Ttapan hainbat kolaborazio egindakoa da eta Xorroxin Irratiaren logotipoa ere berak marraztutakoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun