Ekainak 19, ortzirelian, eguerdiko 12etan botako den txupinazoarekin, dianekin eta gazteen luntxekin hasiko dira Arizkungo San Juan bestak. 13:00etan txopo goratzea eginen da eta 14:00etan txopo goratzaileendako bazkaria. 21:30ean Baztanzopak izanen dira, AGERRALDE akordeolariak alaiturik. 23:30ean rock kontzertuak izanen dira, Komando Kastaña, Brigada Improductiva eta talde sorpresa batekin. Goizaldeko 2:00 orduetan dantzaldia hasiko da AGERRALDErekin eta 5:00etan Ziztor jatea eginen da.
Larunbatean, Haurren Eguna
Ekainaren 20an, larunbatean, haurren eguna ospatuko dute Arizkunen. 10:00etan dianak eginen dira. 11:00etan haurrendako puzgarriak eta kars-ak. 14:00etan haurrendako bazkaria. 17:00etan Plater tiraketa lokala Bagordin izanen da eta 17:30ean haurrendako tailerra. 18:00 Txokolatada eginen da. 20:00etatik 21:30era dantzaldia izanen da TRIKIDANTZ taldearekin. 21:30ean Mutildantzak eta gaita plazan. 0:30ean hasita Gaupasa izanen da TRIKIDANTZ taldearekin eta goizaldeko 5:30ean Zinger jatia.
Igande arratsaldean kantaldia
Ekainaren 21ean, igandean, goizeko 10:00 Dianak izanen dira. 17:00etan Zankaideak. Ondotik Kantaldia BANKARRA eta ASTEAZKENEKOAK eskainia. 21:30ean Mutildantza eta gaita izanen dira eta gauerditik aitzinera, gaupasa Agerralde akordiolariarekin.
Asteartean San Juan bezpera eta zikiro eguna
Asteleheneko atseden egunaren ondotik, ekainaren 23an, asteartean, San Juan Bezpera eta zikiro eguna ospatuko dira. 10:00 dianak izanen dira. 12:00etan Mus iñezture txapelketa. 14:00 Zikiro jatea. Ondotik herri poteoa JAIAK txarangarekin. Ilunabarrean San Juan suak piztu eta ezkil jotzea eginen dira. Ondotik Antzerkia eginen da. 22:00etan Mutildantzak eta Gaita izanen dira eta gauerditik aitzinera, dantzaldia KIKI BORDATXO taldearekin.
San Juan Eguna eta bizkar besta karrikan
Ekainaren 24an, San Juan Egunarekin batera bizker besta ospatuko dute karrikan. 10:00etan dianak izanen dira. 11:00etan Meza Nagusia. 12:00etan Mutildantzak, sokadantza eta herriko luntxe. 17:00etan pilota partida jokatuko da, eskuz banakako finala hain zuzen. 18:00etan Tortilla patata lehiaketa eginen da. 19:00etan Bertso poteoa. 20:00etan Dantzaldia AGERRALDErekin. 21:30 Mutildantza eta gaita. Gauerdian dantzaldia hasiko da AGERRALDErekin eta ondotik “Gaixoa Ni” eta txopo botatzea.