Almandozko bestak ekainaren 10etik 14ra ospatuko dira

Utzitako argazkiak 2009ko ekainaren 10a

Duela 40 urte baino gehiago bestetan aterata TTIPI TTAPA

Egun haundian herriko dantzariak eta txalapartariak ariko dira meza ondotik

Ekainaren 10ean, asteazken eguerdiko 13.00etan hasiko dira Almandozko Besta Berri bestak. 13:00etan ezkil jotzea eta altxaferorak botako dira. 21:00etan Baztan-zopak izanen dira Futbolinen.

Ortzegune 11, Besta Berri Egune

8:00etan aurorak, egunsentiko kantak, BIXENTEk alaituta. 12:00­etan Meza Nagusia. 13:00etan luntxa frontoian. Ondotik herriko dantzariak eta txalaparta. 18:00etan pilota partidak. 20:00­etan tortila lehiaketa. Ondotik afaria herritar guziendako, SALABERRI akordeoilariak alaituta.

Ortzileria 12, Haurren Egune

10:00etan ginkana. 12:00etan antzerkia. 16:00etatik 20:00etara gaztelu puzgarriak. 18:00etan txokolatada. 18:00etan mus txapelketa. 20:00etan Mutildantzak. 21:00etan herri afaria eskola zaharrean, BIXENTEk alaituta. 00:00etan kontzertuak ZENZERROCK (Doneztebe) eta ERRUGABE (Malerreka) taldeekin. 5:00etan zinger jatea.

Launbeta 13

11:00etan mus txapelketako finalerdia eta finala. 14:00etan zikiro jatea MATTINek alaituta. 18:00etan boneta jaurtiketa pilotalekuan. 00:00etan gaupasa GAUBELA taldearekin. 5:00etan zinger jatea.

Igendia 14

11:00etan gaiteroak herrian barna. 12:00­etan Meza Nagusia eta Lehenengo Jaunartzeak. 17:00etan Almandoz eta Narbarteren arteko herri kirol desafioa. 18:00etan Berroeta eta Arantzako neska-mutikoen arteko herri kirolak. 19:00etan urdaiazpiko eder baten zozketa. 22:00etan GAIXOA NI bestak agurtzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun