BKTko alebinak hirugarren Loiolako txapelketan

Utzitako argazkiak 2009ko ekainaren 9a

TTIPI TTAPA

Baztango Kirol Taldean ari diren alebin neskak hirugarren postu bat eskura­tu dute berriki. Iruñeko Loiolan Euskal Herriko zortzi talde lehiatu ziren maiatzaren 30ean eta 31n eta Totu Iturzaetaren aginduetara ari diren baztandarrak hirugarren gelditu ziren. Argazkian hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko jokatu zuten partidan aurkari izan zituztenekin ageri dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun