Arrano Beltza legez kanpoko ikurtzat jo dute

TTIPI TTAPA 2009ko ekainaren 9a

Iruritako bestetako eszenatokia eta karpa kentzen ari ziren 25 bizi­lagun identifikatu zituen Guardia Zibilak duela bi aste. Guardia zibilek ikurriña, Arrano Beltza zuen ikurra eta presoen aldeko banderola bat eraman zituzten, eta Arrano Beltza legez kanpoko ikurra zela argudiatuz bildutakoen kontra Auzitegi Nazionalean ikerketa bat martxan jarri zezakela jakinarazi zuten. Txosten bat bida­liko zutela erranez mehatxatu zituztela ere salatu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun