Elizondoko Foru Plaza berritzeko proposamenak ikusgai daude Arizkunenean

TTIPI TTAPA 2009ko maiatzaren 29a

16 urtetik goitiko baztandarrek proiektu baten aldeko botoa eman dezakete

Elizondoko Foruen Plaza berritzeko proposamenak Arizkunenenea Kultur Etxean daude ikusgai maiatzaren 11z geroztik. Plazaren itxuraberritzea lehentasuna zelakoan, Udalak ideien lehiaketa egitea erabaki zuen. Deialdian 44 proiektu aurkeztu ziren eta iragarri bezala, Udalak erakusgai paratu ditu baztandarren iritzia biltzeko. Erakusketa maiatzaren 31 bitarte egonen da zabalik, astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara.

Herritarren botoa ere kontuan hartuko da

Proiektua aukeratzerakoan, Udalak herritarren iritzia kontuan hartuko du eta horretarako Baztanen erroldatuta dauden 16 urtez goitiko guztiek egitasmo baten aldeko botoa ematen ahal izanen dute. Hondarreko erabakia hartzerakoan, herritarren balorazioak %20ko balioa izanen du. Bertze %80a epaimahi batek deliberatuko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun