Baztandarren Biltzarreko kartel berria

ttipi-ttapa 2009ko maiatzaren 29a

TTIPI TTAPA

Uztailaren 19an izanen den baztandarren besta haundiak badu dagoeneko irudia. Begoña Durruty margolari arizkundarraren Porrusalda kartela, hain zuzen. Ez da, halere, epamahaiaren puntuaziorik altuena jaso duen lana izanen. Izan ere, hasieran bertze kartel bat hautatu zuen, baina «lehenagotik editatutako bertze kartel batekin dituen antzekotasunak eta bertatik eratorri daitezkeen ondorio legalak direla-eta, Baztandarren Biltzarra Elkarteak kartel hori erretiratzea erabaki du». Hala adierazi dute elkartetik. Horrez gain, antolakuntzak gai honen inguruan ez duela «inolako adierazpenik» eginen aipatu du. Durrutyrena epaimahaiak puntu gehiagorekin aukeratutako bigarren lana izan da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun