Iruritako Salbatore bestak maiatzaren 20tik 24ra

ttipi-ttapa 2009ko mai. 19a, 11:24
Herriko dantzariek bere saioa eskainiko dute Salbatore egunean, ortzegun eguerdian. TTIPI TTAPA

Asteazken eguerdiko txupinazoarekin abiatuko dira

Maiatzaren 20an, asteazken eguerdiko txupinazoarekin abiatuko dira inguru honetako herrietako lehen besta nagusiak, Iruritako Salbatore bestak. Urtero bezala, egitarau zabala izanen dute.
Maiatzak 20, asteazkena
Bezpera
12:00etan Txupinazoa, Herri-buelta Baztango Gaitariekin. 16:30ean Haurrendako jokuek Nafarroako Kutxa Fundazioak antolatua. Ondotik, Merendue. 17:00etan Trinketeko I. esku pilota txapelketako semifinalak. 20:30ean Dantzaldia MIKEL SALABERRIrekin. 20:00 EZKIL-JOTZEA. 21:00etan Baztanzopak. 1:00etatik 4:00etara Dantzaldia karpan MIKEL SALABERRIrekin.

Maiatzak 21, ortzeguna, Salbatore Eguna

Salbatore Egunean, goizeko 9:00etan Karpa garbitzea eginen da 10:00etan dianak. 11:00etan Meza nagusia. 12:00etan Herriko dantzarien erakustaldia. 13:00etan Luntx Herrikoia. 18:00etan Trinketeko II. Esku pilota txapelketako finalak eta sari banaketa. 20:00etan Dantzaldia GARRAXI taldearekin. 21:30ean Mutil dantzak. 01:00etatik 04:00etara GARRAXI taldea.

Maiatzak 22, ortzileria, Haur eta jubilatuen Eguna

9:00etan Karpa garbitzea. 10:00etan dianak baserrietan. 11:30ean Haurrendako jokuek errebote plazan. 13:30ea Haurrendako bazkarie karpan. 14:00etan Jubilatuen bazkarie Olari jatetxean. Gazte bazkarieBaigorrin. 15:30ean Haurrendako jokuek. 18:00etan Txokolatada. 20:00etan Dantzaldia TRIKIDANTZ taldearekin. 21:30ean Mutil dantzak. 23:00etan Rock kontzertue THE CHEESY POOFS eta TALDE SORPRESArekin. 1:00etatik 4:30era Dantzaldia TRIKIDANTZ taldearekin.

Maiatzak 23, launbeta

8:30ean Karpa garbitzea. Zikiroko mahai patzea. 10:00etan dianak txarangarekin. 11:00etan PATXIN eta POTXIN pailazoak plazan. 12:00etan Aranabiako paleta goma txapelketako finala. 12:30ean goitibeheraproba. 14:00etan zikiro-jatea. Sebastian LIZASO eta Sustrai Colina bertsolariekin. Txaranga ere ariko da. 20:00etan dantzaldia LAIOTZ taldearekin. 21:30ean Mutil dantzak. 1:00etatik 5:00etara Gaupasa LAIOTZ taldearekin.

Maiatzak 24, igandea

10:30ean II. Haur-krosa. 11:00etan Meza Nagusia. 11:30ean I. Herri Laisterketa. 12:30ean sari banaketa eta luntxa partehartzaileendako. 18:00etan Herri Kirol jaialdia ZURGAIN taldearen eskutik. 19:30ean Dantzaldia BIXENTErekin. 21:30ean Mutil dantzak. Ondotik, afarie inderra gelditzen zaienendako… eta besten akabaila.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun