Foruzaingoaren komisariaren kontra azaldu da Elizondoko batzarra

Utzitako argazkiak 2009ko mai. 14a, 16:02
Azken urteetako batzarrerik jendetsuena izan zuten Elizondon. TTIPI TTAPA

759 sinadura aurkeztu dira Balleko Etxean

Elizondoko batzarrean herrian egin nahi den Foruzaingoaren komisaria berriaren kontra azaldu zen. Azken urteetako batzarrerik jendetsuenetakoa izan zen, 130 elizondar agertu baitziren, Xabi Torres alkatearen eta bere kargodunen deialdira. Batzarrak komisaria egiteko aukeratu den lekuaren kontra azaldu ziren, Baztan Berri plazan egiteko asmoa baita, hainbat etxebizitzaren artean.

759 sinadura

Baztango Udalean 759 sinadura ere aurkeztu dituzte, komisaldegia leku horretan egitearen kontra. Maiatzaren 13an bertze bilera bat egitekoa zuten elizondarrek, komisariaren kontra egin daitezkeen ekitaldiak koordinatzeko asmoz bizilagunen batzorde bat osatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun