Irratia Eskolan Europako Egunean parte hartu zuen lehenbiziko aldiz Lekarozko institutuko ikasleek maiatzaren 4an eta 5ean. Iruñeko Irratiafizionatu Elkartearen (URP) ekimenez, bi irrati emisora ezarri ziren Nafarroan eta horietako bat Lekarozko institutuan. Honela, ikasleek zuzenean irratiafizionatuen mundua ezagutzeko modua eduki zuten, mikrofonoen bitartez mezuak igorriz eta irrati bidezko kontatuak eginez parte hartzen duten ikastetxeekin eta bertze herrialdeetako irratiafizionatuekin.