Foru Poliziaren komisariak desadostasuna sortu du auzotarren artean

TTIPI TTAPA 2009ko mai. 13a, 13:57

Baztanberriko barrideek dagoeneko 670 inguru sinadura bildu dituzte

Berriki, Javier Caballero Nafarroako Gobernuko Barne kontseilariak eta Virginia Aleman alkateak Elizondon Foru Poliziaren komisaria berria eraikitzeko akordioa sinatu dute. Baina gaia ez da denen gustukoa. Gaur egun, Elizondoko Santiago karrikan duten bulegoa Baztanberri plazara lekualdatuko da. Eraikina Udalak dohainik utzi duen lur eremuan egitea da asmoa. Gastuak, berriz, Gobernuak hartuko ditu bere gain.

Proposamen honek, baina, desadostasunak eta kritikak eragin ditu. Alde batetik, bertako barrideek erabilera publiko eta soziala duen lekua galduko luketela diote, eta eragozpenak sortuko direla. Lerro hauek idazterakoan auzotarrek 669 sinadura bilduak zituzten komisaria Baztanberrin egitearen kontra.

Bertzetik, foruzainen sindikatuek ere euren desadostasuna agertu dute, oraingo egoitzan egin den gastuarengatik, eta «behin behineko zerbait» zela, ez zelakoz behin ere argudiatu.

Lerro hauek argia ikusi orduko, Xabi Torres Elizondoko alkateak elizondoar guztiei batzar baterako deia egina zien, gaiari buruz mintzatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun