Frankismoan ‘bortxazko lanak’ egin zituzten presoak omenduko dituzte larunbatean Iruritan

TTIPI TTAPA 2009ko mai. 13a, 13:53
Artesiagako errepidea Francoren garaiko presoekin osatu ziren langileen batailoiek egin zuten. Tartean zegoen Iruritan bizi den Pedro Aranguena Bixkai ere. Goiko argazkian batailoian ageri da eta behe

Horrez gain, Bigarren Errepublikari buruzko hitzaldia izanen da ortziralean

Francoren diktadura garaian, Baztanen halabeharrez lanean aritu ziren presoak omenduko dituzte asteburu honetan Iruritan, Udalak, Iruritako herriak, Geronimo de Uztariz Institutuak eta Memoriaren Bideak erakundeak antolatuta.
Bertzeak bertze, Iruritatik Artesiagara doan bidea egitera behartu zituzten preso errepublikarrak eskualdean, eta horiek izanen dituzte gogoan omenaldian.
Ekitaldi nagusia larunbatean, maiatzak 16, izanen bada ere, lehenagotik ere izan da eta izanen da bertzelakorik. Maiatzaren 8an, erraterako, Desafectos: Esclavos de Franco en el Pirineo dokumentala ikusteko aukera izan zen Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Ortziralean, berriz, maiatzak 15, Bigarren Errepublikari buruzko hitzaldia eskainiko du Emilio Majuelok Iruritako Gizarte Bilgunean: La Segunda Republica: Ricardo Zabalza. 19:30ean hasiko da.
Omenaldia, berriz, larunbatean eginen da Irurita-Artesiagako bidearen 13. kilometroan, Pitzamarren. 12:00etan hasiko da ekitaldia eta bertzeak bertze, eskultura bat paratuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun