Duela egun batzuk, Baztandarren Biltzarra 09a iragarriko zuen kartela aukeratzeko lehiaketaren emaitzaren berri eman zuen Baztandarren Biltzarra elkarteak. Lehen epaiaren arabera, Siscu Simon Riveraren “Gure mundu ttiki xarmantgarria” izan zen lehiaketaren irabazlea, baina oraingoan aldaketa garrantzitsu baten berri eman nahi du Baztandarren Biltzarrak. Izan ere, hasieran aukeratutako kartelak, lehen editatutako bertze batekin dituen antzekotasunak eta bertatik eratorri daitezkeen ondorio legalak direla eta, Baztandarren Biltzarra Elkarteak kartel hori erretiratzea erabaki du.
Begoña Durrutyren "Porrusalda"
Beraz, hemendik aitzinet, lan irabazlea eta bestaren irudia Begoña Durruty margolari arizkundarrak egindako Porrusalda kartela izanen da. Berea izan zen Epaimahaiak puntu gehiagorekin aukeratutako bigarren lana. Gogoratuko duzuen moduan, hauexek osatu zuten epaimahaia: Epaimahaia kide hauek osatu zuten: Itziar Mena –diseinugile grafikoa eta argazkilaria–, Ana Larruy –Arte Ederretan lizentziatua eta kultur koordinatzailea–, Fernan Gorostidi –artista plastikoa– eta Maite Dendarieta, Anika Arretxea eta Amaia Iturralde –Baztandarren Biltzarra–.